Sarrera

Elkarte hau 1997ko hasieran sortu zen Ernio inguratzen duten zortzi herrietako biztanleen ekimenez. Bitan banatzen gaituen hesia izan arren, Ernio guretzat zaindu eta indartu behar dugun gune bat batzen duen benetako erreferentzia kulturala da.

Gure lehen ekintza Ernioko gurutze handiaren 50. urteurrenaren inguruko ospakizunen antolaketa izan zen. Ospakizun hauek bi mailatan planteatu genituen: batetik, gurutzea eraiki zutenei omenaldi bat antolatu genien, eta bestetik, inguru honetako zenbait mendizaleren desio bat errealitate bihurtu genuen, hau da, uztai sendagarriak dituen lehen gurutzearen ondoan zegoen borda berreraikitzea.