KokapenaDeskribapena

Deskribapena


Kaixo mendizale, kaixo gazte, kaixo famili, 2014ko urte honetan ere antolatu degu Erniopeko zortzi herrien arteko mendi ibilaldia, jaso ezazue denok gure gonbidapena.

Zortzi herrien arteko mendi ibilaldi hau 1999an Asteasun hasi genuen etazortzi herrietan antolatu da, azkenekoa 2012an Larraulen egin ondoren.

1999. urteko ibilaldi hura urrun geratu arren, gauza asko etortzen dira burura, bai antolaketa arduradun bezala eta bai jai giroko une zoragarriak ere. Tartean hamaika euri egin du, antolaketako bi lagun hil ere egin zaizkigu, lagun bat ere Afrikara joana degu, baina baita lagun berriak ere etorri zaizkigu. Asko laguntzen duten lagunak ez dira sekula ahaztutzen.

Baina bizitzak eta naturak aurrera egiten du eta aurten BIDANIA-GOIATZ herritik abiatuko gara.

Bidania-Goiatz itsas gainetik 485 metrotara kokatua dago, gain zelai eder hau Donostiatik 36kmtara, Tolosatik 11kmtara dagoen herria dugu eta 500-600 bat biztanle ditu.

Bi aukera ditugu, bata zortzi herrietatik pasatzen den bidea, 48,6 km, etabestea ibilaldi motza 25kmtakoa.

Bidania-Goiatzetik abiatuko gara Errezil aldera, lasai lasai beherutz hanketako zainak berotuz. Berehala konturatuko gera gure eskubian Ernio mendia degula eta beheran Errezil (295 m). Konturatzerako gure beherako lanak amaitu dira eta Zelatun (850 m) aldera, kontuak isildu dira, aldapa da nagusi.

Ernio ezagutzen duenak badaki Zelatungo berri, historian bide gurutze ezaguna, orain topagune, jan toki… Bi aukera, Iturrioz aldera (ibilaldi luzea) edo Alkiza aldera (ibilaldi motza) egin nahi duenak.

Erreziltik Zelatunera pasa degun aldaparen ondoren begien aurrean Kantauri itsasoa degula, hauspoa baretuz, Iturriotz (590 m) hurrengo topagune, fruta eta edari pixka bat dastatzeko aukera. Hankak tiratu, atseden txiki bat zerbait jaten den bitartean eta Ernio Txikirutz, aldapa gogorra berriz erre.

Ernio Txikira goazela, atzean Ernio mendiaren beste aurpegia, eta aurrean Aiako herria (300 m). Bertatik ikusi ditzazkegu Kantauri itsasoaren izkinan dauden zenbait herri: Getari, Zarautz, Orio, Donostia…

Aiako plazan hurrengo egonaldia, jan eta edateko aukera, patxara pixka bat, elkarri ibilaldi kontuak esan eta Asteasu aldera. Horra iristeko lehenengo Andatza auzora jeitsiko da, Aristerrazu plazara (80 m) eta ondoren bi bailaren gainera, Bulano baserrira (410 m). Gutxi gorabehera ibilaldiaren erdian gaude Kantauri itsasoari azken begirada egin, ez bait degu ibilaldi honetan berriz ikusiko, eta beherutz Astesuko (100 m) herrira.

Asteasun berriz ere jan eta edateko aukera eta ondoren Larraulgo (239 m) herriruntz. Bagoaz poliki poliki Ernio mendiari bira osatuz.

 Alkiza (340 m) degu gure hurrengo herria, jateko aukera berriz ere, baita ibilaldi motzekoekin topo egiteko ere. Gure eguneko tertuli pixka bat eginez goazen Alkizako lurretatik Hernialdeko (300 m) lurretan barrena, aurrean Uzturre mendia eta barrenean Tolosako herriari begiratuz.

Hernialdeko plazara heldu, eta dastatu bertako pintxo eta edariak, hartu behar den denbora, 13 km falta dira eta Bidania-Goaitzera ailegatzeko.

Baina ibilaldi guztia bezala, laua gutxi denez, Albiztur (276 m) aldera goaz baina tartean Artzubiko (740 m) hegala igo behar, eta etorriko dira burura Hernialden jandakoak.

Orduak aurrera doaz, hankak ere kargatzen doaz, baina bukaera ere gerturatzen ari da, Albizturko plazan jan dezagun pixka bat eta gure helmuga 2,5 kilometrotara dugunez bukatzearen poza indar hartuaz eta jendearen harrera gozoarekin goazen Bidania-Goiatzko lurretara bertan gure ibilaldia bukatzera.

Ea gustuko duzuen eta gozatu.

 

<7a>