KokapenaArauak
Arauak
1.- Ibilaldian parte hartzeko 15 euro ordaindu beharko dira, eta bi eratara egin daiteke: Gure web orrialdean:
www.erniozaleak.org edo irteera bakoitza baino ordu bat lehenago LARRAULgo plazan.
2.- Arratsaldeko seietan mendi materialaren zozketa egingo da.
3.- Izena ematearen orden berean emango dira irteerak.
4.- Irteeran parte hartzaile bakoitzari txartel bana emango zaio.Txartel hau kontrol postu guztietan zigilatu egin beharko da bertan seinalatutako ordutegiaren barruan.
5.- Ibilaldi Luzeko irteera ordua goizeko 6:00retan izango da eta Ibilaldi Motzekoa 8:00retan.
6.- Bidea behar bezala seinalizatua izango da aldez aurretik.
7.- Ez da inolako sailkapenik emango.
8.- Istripu edo eritasunen bat gertatuko balitz ibilbidean zehar edo honen ondorioz, “Erniozaleak Kultur Elkartea” ez da horren erantzule egingo, eta parte-hartzaileek ez dute kalteordainerako inolako eskubiderik izango.
9.- Hala behar izanez gero, antolatzaileek jarduera hau bertan behera uzteko, edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.