KokapenaArauak

Arauak


1.- Ibilaldian parte hartzeko 10 euro ordaindu beharko dira, eta bi eratara egin daiteke: Erniozaleak Kultur Taldearen izenean dagoen 2095 5025 31 1070978563 kontu korrontean diru sarrera eginez (justifikantea ekarri beharko da irteerara) edo irteera bakoitza baino lehenago Asteasuko frontoian.

2.- Arratsaldeko seietan mendi materialaren zozketa egingo da.

3.- Izena ematearen orden berean emango dira irteerak.

4.- Irteeran parte hartzaile bakoitzari txartel bana emango zaio.Txartel hau kontrol postu guztietan zigilatu egin beharko da bertan seinalatutako ordutegiaren barruan.

5.- Ibilaldi Luzeko irteera ordua goizeko 6:00retan izango da eta Ibilaldi Motzekoa 8:00retan.

6.- Bidea behar bezala seinalizatua izango da aldez aurretik.

7.- Ez da inolako sailkapenik emango.

8.- Istripu edo eritasunen bat gertatuko balitz ibilbidean zehar edo honen ondorioz, “Erniozaleak Kultur Elkartea” ez da horren erantzule egingo, eta parte-hartzaileek ez dute kalteordainerako inolako eskubiderik izango.

9.- Hala behar izanez gero, antolatzaileek jarduera hau bertan behera uzteko, edo atzeratzeko eskubidea du, eguraldia edo bestelako arrazoiak tarteko.