KokapenaIbilbideak

Ibilbideak


Gizakiak betidanik leku batetik bestera mugitzeko beharra izan du, janaria bilatu, bizilekua hobetu, beste gizakiekin harreman berriak hasi edota zaharrak hautsi, beste lurraldeak ezagutu, salerosketak egin, ganadua neguko larreetatik udakoetara eraman, erromes ibili eta beste gauza asko eta asko egiteko.

Ernio, Euskal Herriaren bihotz-bihotzean egoteaz gain, historiaurreaz geroztik, milioika gizakien pasa-lekua izan da. Nafarroa eta kostaldea, nahiz probintzia barneko herrien arteko hainbat bide-loturak gurutzatu izan diren tokia izan baita. Senderismoak gure arbasoek utzitako arrastoari jarraitu dio, garai bateko basa-bide zaharrak, ohiko bideak, nahiz Erdi Aroko galtzadak berreskuratuz; eta hori dena, helburu bakar batekin: geure nortasunaren ezaugarrietako bati eustea, euskaldunok betidanik izan dugun ibiltzeko ohiturari alegia.

Paraje honetan dauden ibilaldi luzeko ibilbideak (G.R.) hauek dira:

G.R. 21 Ignazioren ibilaldia. Xabierko Gaztelua Azpeitiko Santutegiarekin lotzen du. Bidea, besteak beste, ondoko leku hauetatik pasatzen da: Iruñea, Irurtzun, Altzo, Albiztur, Bidegoian, Beizama, Urrestilla eta Loiola.

G.R. 34 Donostia eta Arantzazuren arteko transhumantzia-bidea. Probintziako hiriburua Gipuzkoako zaindariarekin lotzen du, Erdi Aroko hainbat bidetatik barrena. Bidea, besteak beste, ondoko toki hauetatik igarotzen da: Zubieta, Venta Zarate, Andazarrate, Iturriotz, Zelatun, Trintxera, Santa Ageda, Mandubia, Ormaiztegi, Segura eta Zerain.

G.R. 35 Aralar eta kostaldea arteko transhumantziabidea. Bide honek udako eta neguko larreak lotzen ditu, eta artzainek erabiltzen dute, ganadua batetik bestera eramateko. Ondoko leku hauetatik igarotzen da: Ernio, Zaldibia, Berastegi, Santamaña, Zelatun, Iturriotz, Donostiara doan saihesbide bat eta Aizarnazabalera doan beste bat.